2014/06/04

Klasikoak bueltan...

Klasikoak bueltan... Lantoki berria eta modelo berek dute exitoa...

Los clásicos nunca mueren... nuevo colegio y los modelos de siempre siguen teniendo éxito...


2014/05/22

Amaiaren eraztuna

Bloga alde batera utzia dut, baina ez nago geldirik... hemen proba! Eraztun hau laneko Amaiarentzako egin nuen

Tengo el blog dejado de lado, pero no estoy parada... ¡Aquí la prueba! Este anillo lo hice para mi compañera de trabajo Amaia.





2013/11/05

KIRIBIL PILOA...

Diadema hau aurretik ikusia dugu, moratu eta lila koloreetan, baita urdin ezberdinetan ere. Oraingoan moratua eta arroxa nahastu ditut. Hau izan zen lehenengo aukera, lankidearen alabarentzako zen, kiribil gutxi zituela eta behekoa egin genuen... gustatzen?

Esta diadema ya os la había enseñado, en morado y lila y en distintos azules. Esta vez la he hecho con morado y rosa. La primera opción fue la de arriba, pero era para la hija de una compañera del trabajo y perfería que tuviera más espirales... ¿os gusta?

2013/09/25

BEAREN BELARRITAKO ETA ERAZTUNAK

Belarritako eta eraztun hau Umandi ikastolako Bearentzako izan da, ezkontza baterako konjuntotxo bat behar zuen more tonoetan... Oso dotore joan zen!

Estos pendientes y anillo son de Bea, una profesora de la ikastola Umandi. Necesitaba un conjunto en tonos morados para llevar a una boda... ¡Estaba estupenda!




2013/07/25

GAUZA BERRI BAT...

Badakit denbora luzea dela ez dudala ezertxo ere ez publikatu... Horrek ez du esan nahi ez dudanik lanik egin! Gelditu gabe nabil, pitxiak eta bestelako gauzatxoak egiten, baina ez dut denborarik hartu ordenagailura argazkiak pasatzeko ere... Hemen uzten dizuet amaren etxean jarritako ispilua... gustatzen al zaizue?

Ya se que hace tiempo que no he publicado nada... ¡Pero eso no quiere decir que no haya hecho nada! No he parado de hacer cositas, pero no he tenido tiempo de pasar las fotos al ordenador... Os dejo el espejo colocado en casa de la ama... ¿os gusta?

2013/06/13

IZARRA

Gaurkoan erakusten dizuedan diadema eskari berezi bati erantzunaz egindakoa da. Email berezi bat jaso nuen eta hona hemen emaitza! Jaunartze batera eramateko diadema bat egin behar nuen izar formarekin eta zilar kolorekoa eta granatea izan behar zuen! Kontuari buelta batzuk eman ondoren, izarra egiteko sistema bat "asmatu" ondoren (kanpoko laguntza eta guzti)... hiru emaitza posible zeuden, diademaren kolorea aldatuta. Zein aukeratuko zenukete?

La diadema de hoy es el resultado de una solicitud muy especial. Recibí un email pidiéndome una diadema para una comunión! Había varios requisitos, tenía que tener forma de estrella y ser de color plata y granate. Dándole vueltas y más vueltas, "creé" un sistema para hacer la forma de la estrella (con ayuda externa), pudiendo haber tres resultados posibles cambiando el color dela diadema. ¿Con cual os quedaríais?







2013/06/06

BOLA BERDEDUN ERAZTUNA

REF.: A-106 Alanbre beltza, egurrezko bola berdea
REF.: A-106 Alambre negro, bola de madera verde. 

Eraztun hau Ainararentzako da, nire lankide ohi batentzako... jeje! egurrezko bola berdea eta alanbre beltzarekin egina dago. Atzeko aldea zabalera egokitzeko modukoa du, horrela jabeak behar duen zabaleran jarri ahal izango du.

Este anillo es para una ex-compañera de trabajo, Ainara... ¡jeje! la bola es de madera verde y el alambre negro. La parte trasera es ajustable para que la dueña pueda ajustarlo a su gusto.